Zer da Farapi?
Ekonomia sozial eraldatzaileko kooperatiba gara, eta hiru lan-lerrotan egiten dugu lan: partaidetza eta komunitategintza, feminismoa eta erakundeen eraldaketa. Gehiago jakiteko, ikusi hemen egin ditugun lanetako batzuk.
Nola egiten dugu lan?
Ilusioz, arduraz eta mimoz lan egiten dugu. Gure bezeroen beharrak gertutik ezagutuz eta neurrira egindako prozesuak abian jarriz. Bereziki zaintzen ditugu lan-prozesuak, prozesuen kalitatea emaitzen kalitatearekin lotuta dagoela sinesten dugulako. Horixe da gainera, gure bezeroek gehien baloratzen dutena. Bulegoa Donostian badugu ere, Gipuzkoa osoko udalerri, erakunde eta enpresekin lan egiten dugu.
Prozesu horien bidelaguntzan gurekin lan egin nahi duzu? Hementxe duzu aukera:
Lan-eskaintzaren deskribapena:
Eskatzen dugu:
- Proiektuen kudeaketan eta gidaritzan eskarmentua.
- Talde dinamizazioan ezagutza eta eskarmentua.
- Txostengintza eta idazketarako gaitasuna.
Beharrezkoa:
- Euskara maila altua.
- Office ezagutza altua.
- Gidabaimena eta kotxe propioa erabiltzeko aukera.
Baloratuko da:
- Feminismoan edota herri mugimenduetan ibilia.
- Berdintasun titulazioa izatea.
- Fazilitazioa edo partaidetza prozesuetan eskarmentua.
- Ekonomia sozial eraldatzailean ezagutza.
- Ingeles maila.
Lan-baldintzak:
- Otsaila bukaeran hasteko.
- Lanaldi osoa.
- Soldata: 30.517€ (urteko gordina).
- Abendura arteko lan eskaintza.
Curriculum bidalketa:
Interesik baduzu, bidali zure curriculuma eta aurkezpen gutuna urtarrilak 23a baino lehen, honako helbidera: info@farapi.eus

