Ezagutzen duzu Foto-ahotsa teknika?
Fotoahotsa teknikaren bitartez, irudiek sortzen duten zentzazio eta elkarrizketak errealitatearen inguruko gogoeta kritikoa egitera bideratzen dira, eraldaketa soziala sustatzeko helburuarekin. Komunitatearen inplikazio aktiboa bilatzen da, eta partaideak prozesuaren protagonista bihurtzen dira. Ikerketa-Ekintza-Parte-Hartzailaren (IAP gaztelaniaz) metodologien baitan kokatzen da.
Zertarako irudiak?
Farapin ahozko hizkuntza osatu eta gainditzen dituzten bitartekoak eta teknikak baliatzen ditugu (irudiak, marrazkiak, gorputza,…). Herritar profil batzuen partaidetza ahalduntzailea errazten dugu horrela, botere harremanak orekatzen ditugu eta sormena aktibatzen dugu. Izan ere, era desberdinetan pentsatuz bakarrik lortu daitezke soluzio berritzaileak.
Nola eta noiz erabili teknika hau?
Fotoahotsa teknikarekin ere esperimentatu dugu. Prozesu hauetan, lanketa gai bat zehazten da, eta ondoren, herritar talde batek gai horri lotutako argazkiak ateratzen ditu, irizpide batzuk jarraituz. Talde saio gidatuetan, argazkien esanahi pertsonaletik abiatuz, izaera kolektiboa ematen zaie, eta errealitate sozialarekin loturak egiten dira. Errealitate sozial hori nola eraldatuko litzatekeen ere gogoetatzen da, eta ikuspegi komunitariotik edo erakunde publikoetatik landu daitezkeen proposamenak egiten dira. Emaitzak era ikusgarri batean komunikatzeari ere garrantzia ematen zaio.



