Nor gara
Ekonomia sozial eraldatzaileko kooperatiba feminista da Farapi. Gizartea eraldatzeko partaidetza-prozesuak diseinatu eta bideratzen ditugu, pertsonak, erakundeak eta komunitateak eraldatzeko.
Hainbat ikuspegi eta ezagutza uztartzen ditugu gure aholkularitza lanetan: antropologia, feminismoa, partaidetza, komunikazioa eta ekonomia sozial eraldatzailea, besteak beste. Diziplina anitz horien baturatik sortzen da gure ikuspegi integrala eta berritzailea.
Hiru lan-eremu nagusitan dihardugu:
FEMINISMOA
Kooperatiba feminista garen heinean, feminismoa proiektu guztietan modu zeharkatuan txertatzeaz gain, feminismoa ardatz nagusi duten prozesuak ere bideratzen ditugu. Parekidetasunaz harago, egiteko modu feministez ere ari gara: kolektibotasuna, komunitategintza, ahalduntzea edota bizigarritasuna sustatzeaz, besteak beste.
ERAKUNDEEN ERALDAKETA
Erakunde eta enpresetako antolakuntza-kulturak eraldatzeko aholkularitza eskaintzen dugu. Erantzunkidetasun soziala, lan-eredu bizigarriak edota ekonomia sozial eraldatzailea bezalako gaietan murgiltzen gara erakundeekin batera, betiere langileen partaidetzaren bitartez.
PARTAIDETZA ETA KOMUNITATEGINTZA
Herritarrek gizartean eta politika publikoetan eragin dezaten prozesuak laguntzen ditugu. Izan ere, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da erronka ekosozialei erantzuteko, komunitatea indartzeko eta ahalduntzeko, eta gure bizitzak duintzeko.
Badakigu herri, erakunde eta kolektibo bakoitzak bere errealitatea duela; horregatik, neurrira egindako prozesuak diseinatzen ditugu, tokian tokiko behar eta erronketara egokituta.
Zer egiten dugun bezain garrantzitsua da nola egiten dugun: Horregatik, urteak daramatzagu lan-eredu bizigarri baten alde lanean. Farapirekin lan egitea erabakitzen duzunean, lan eta bizitza duinak uztarten dituen proiektu batekin lan egitea erabakitzen dugu, inguruarekiko erantzunkidetasuna eta konpromisoa duena.
LAN ESPARRUAK
Zer egiten dugun bezain garrantzitsua da nola egiten dugun. Horregatik, emaitzez gain, prozesuei ere garrantzia ematen diegu.
Farapin sinesten dugu gu ere gizartea eraldatzeko eragile aktibo izan gaitezkeela. Hori dela eta, eskaerapeko lanak egiteaz gain, geure kabuz proiektuak sustatzen ditugu.









