Egindako Lanak

Eako herrian harrera eta kulturarteko elkarbizitza indartzeko prozesu parte-hartzailea

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Eako herrian harrera eta kulturarteko elkarbizitza indartzeko hausnarketa eta diseinu prozesu parte-hartzailea.

Norekin elkarlanean: Eako Udala

Proiektuaren urtea: 2025-2026

Ean, harrera eta kulturarteko elkarbizitza indartzeko prozesu parte-hartzailea garatu dute Farapiren bidelaguntzarekin, herrira iristen diren pertsonen harrera hobetzeko eta aniztasuna komunitatearen aberastasun gisa balioan jarriko duen elkarbizitza eredua eraikitzeko.

Horretarako, lehenik herriko errealitate soziodemografikoa aztertu da. Ondoren, udal ordezkariekin, hezkuntza komunitateko kideekin, herriko eragileekin eta jatorri anitzeko herritarrekin elkarrizketak eta lan-saioak egin dira. Guztien ekarpenak jasoz, herriko harreraren indarguneak eta erronkak identifikatu dira, eta harrera instituzionala, hezkuntza-eremukoa eta komunitatearen inplikazioa uztartzen dituen harrera-eredu bateratua diseinatu da.

Prozesuaren emaitza nagusietako bat harrera-prozeduraren oinarriak zehaztea izan da, baita komunitate mailako ekintza-plangintza malgu bat adostea ere. Plangintza horren baitan, elkar ezagutza, parte-hartzea eta kulturarteko harremanak sustatzeko hainbat ekimen proposatu dira. Horien artean, 2026an antolatu den Munduko Janariak Eguna nabarmendu da; herriko eta jatorri anitzeko bizilagunak elkartu, elkar ezagutu eta kultura desberdinak gastronomiaren bidez partekatzeko aukera eskaini duen topaketa izan da.

Bideoa:Eako ‘Munduko janariak’ kulturarteko festa