Egindako Lanak

Zegamako elkarteekin elkarlanean berdintasunaren alde

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Zegamako elkarteekin elkarlanean berdintasunaren alde.

Norekin elkarlanean: Zegamako Udala

Proiektuaren urtea: 2026

Zegamako Udalak apustu argia egin du herrian emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko urratsak emateko. Horretarako, elkartegintzatik prozesu bat abiatzeko erabakia hartu da, herriko elkarteek herriko bizitzan eta herritarren parte-hartzean duten garrantzia kontuan hartuta.

Horretarako, lehendabizi sentsibilizazio saio batzuk egin dira, deialdi ireki bidez herriko elkarte ezberdinak gonbidatuz. Gero, berdintasunaren alde lanean jarraitzeko interesa agertu duten elkarteekin bidelaguntza pertsonalizatuak egin dira. Hauek izan dira aurten parte hartu duten elkarteak:

  • Tobera Musika eskola
  • Gazte Herexa herriko gazteen taldea
  • Karraztarro ehiza elkartea

Elkarte hauetako bakoitzarekin, berdintasunaren alde egin ditzaketen lanketa posibleak identifikatzeko hausnarketa saioak egin dira eta lanketa batzuk abiatu edo hauek martxan jartzeko bideak ere arakatu dira.