Egindako Lanak

HUHEZIko II. Plan Feminista eratzeko ko-diseinua eta prozesu parte-hartzailea

LABURREAN:

Proiektuaren izena: HUHEZIko II. Plan Feminista eratzeko ko-diseinua eta prozesu parte-hartzailea.

Norekin elkarlanean: HUHEZI, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Mondragon Unibertsitatea)

Proiektuaren urtea: 2025

HUHEZI fakultatean parte-hartze prozesu sakona egin dute, berdintasun plan batetatik plan feminista baterako urratsak emateko, eta erakunde feminista izateko bidean, helburu hori jomuga gisa hartuta, aurrera pausoak emateko. Farapitik, prozesua bidelagundu dugu.

Lehenik, ko-diseinu fase bat egin da, HUHEZIko kideekin batera erakunde gisara egin nahi duten prozesua diseinatzen eta zirriborratzen laguntzeko. Beraz, prozesuaren diseinutik, partaidetzaren ardatza erdigunean egon dela esan genezake. Fase honetan, bi fase nagusi izango dituen prozesuan ze lanketa, ze momentu, zenbat saio, edo ze partaide egon behar diren adostu zen.

Behin prozesu hau martxan jarrita, diagnostiko faseari ekin zitzaion, eta informazioa jasotzeko bide ezberdinak arakatu ziren: datuen jasoketa, barne dokumentuen azterketa, galdetegiak, eztabaida taldeak… HUHEZIko langileek eta fakultateko ikasleek ere parte hartu zuten bertan.

Ondoren eta diagnostikoan jasotakoa oinarri hartuta, HUHEZIko II. Plan Feminista eraikuntza kolektibo bidez osatzeko lan saioak egin ziren. Bertan ateratako hausnarketak ekintza konkretuetara eramateko lanketen ondoren, planaren txostena idatzi zen.