Egindako Lanak

Aldundiko Kirol hastapenetarako programaren Genero eta LGTBI ikuspegia txertatzeko adituen arteko pentsaguneak

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Aldundiko Kirol hastapenerako programaren Genero eta LGTBI ikuspegia txertatzeko adituen arteko pentsaguneak

Norekin elkarlanean: Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Saila

Proiektuaren urtea: 2024

Farapin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Sailaren enkarguz, MK programan genero eta LGTBI ikuspegia txertatzeko prozesu bat garatu dugu 2024ko maiatzetik azarora bitartean. Proiektu honen helburua izan da ikuspegi anitzak kontuan hartuta programa justuago eta inklusiboago bat eratzen laguntzea, kirola guztiontzako espazio seguru eta berdinzale bihurtzeko asmoz.

Prozesua hainbat fasetan antolatu zen: lehenik, Kirol Saileko arduradunekin bilerak egin ziren, beharrak eta kezka nagusiak identifikatzeko. Ondoren, bi saio kolektibo antolatu ziren, GFAko teknikariak, genero eta LGTBI eremuko adituak eta Multi Kirola programako koordinatzaileak elkartuz. Saio hauetan programaren oinarriak berrikusi ziren, hobekuntza proposamenak landu eta hausnarketarako zein lanketarako gakoak identifikatu ziren. Farapiren lana izan da ikuspegi ezberdinen arteko elkarrizketa bideratu eta emaitzak sistematizatzea, Kirol Sailak bere barne-prozesuetan erabili ahal izateko.

Prozesua irudietan:

Prozesuan ereindakoak: