Egindako Lanak

Antzuolako alarde batzordea: Elkar-lanerako antolaketa eta funtzionamendurako orientabideak

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Antzuolako alarde batzordea: Elkar-lanerako antolaketa eta funtzionamendurako orientabideak

Norekin elkarlanean: Antzuolako Alarde Batzordea

Proiektuaren urtea: 2024-2025

2024ko urritik 2025eko urtarrilera bitartean, Antzuolako Alardearen antolakuntzaren bueltan elkartzen diren eragile ezberdinekin parte-hartze prozesu bat egin zen, Farapitarron bidelaguntzarekin.

Antzuolako Alardea herriko ondare kultural nagusienetako bat da eta bere ibilbidean zehar hainbat aldaketa izan ditu, esanguratsuena 2009an, besteak beste emakumeen partaidetza txertatuz eta errituala duinduz. Azken aldian, desadostasun egoera bat sortu zen, Alardearen ereserkia aldatu ala ez. Honek, egiteko moduen eta erabaki hartzeen inguruko hausnarketa bat emateko beharra ekarri zuen, ikuspegi ezberdinen arteko eztabaida eman eta hortik egoera gainditzeko. Hori dela eta, udalak prozesu bat abiatzea erabaki zuen, eta prozesu hau Farapitik bidelagundu dugu. Prozesu honetan, zehazki, Antzuolako Udalak, Alarde Elkarteak, Txistulari taldeak, Dantza taldeak eta beste hainbat herritarrek hartu dute parte.

Prozesuaren helburua Antzuolako alardearen bueltan eta honen onerako, dauden eragileen artean, elkar-lanean egin beharreko lan konkretuei dagokienez, erreferentziazko marko bat ezartzea izan da.

Azaroa eta martxoa artean, 20 pertsona inguru bildu gara eta Alarde Batzordearen 8 lan-saio egin ditugu. Saioetan, alde batetik, gertatutakoak eragindako alderdi subjektiboak eta minak landu ditugu, eta bestetik baita egoera gainditzea ahalbidetu duten eta etorkizunean tentsio-egoerak saihesten lagunduko duten elementu objektiboak ere. Hauek izan dira adostu ahal izan ditugu puntu batzuk: alarde izaeraren oinarrizko printzipioak, alarde batzordearen helburuak eta funtzionatzeko modua, erabakiak hartzeko prozesuak eta moduak

Prozesuan ereindakoak: