Egindako Lanak

Atariaren hausnarketa estrategikoan bidelaguntza

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Atariaren hausnarketa estrategikoan bidelaguntza

Norekin elkarlanean: Tolosaldeako Komunikazio Taldea

Proiektuaren urtea: 2024-2025

Tolosaldeako Atariak 2024ko irailetik 2025eko otsailera bitartean hausnarketa estrategikoko prozesu bat garatu du Farapi kooperatibako kideon bidelaguntzarekin. 2013an sortu zen Tolosaldeko Ataria Hedabidea. Momentu horretan helburu berdinarekin lanean ari zein eskualdeko hiru hedabide batu (Galtzaundi astekaria, Tolosaldeko Hitza egunkaria eta Txolarre irratia) eta proiektu bateratua jarri zuten martxan. Komunikazio proiektuak egun hiru adar lantzen ditu: Ataria.eus Interneteko ataria, Tolosaldeko Ataria papera eta Ataria irratia. Hedabidearen helburu nagusia Tolosaldea eskualdea osatzen duten 28 herritarren jakin-mina eta komunikazio premiei erantzutea da, euskaratik eta euskaraz.

2023an 10 urte bete ondoren, beste hamarkada baterako bide-orria marrazteko unea iritsi dela iritzi zuen taldeak, eta horri erantzuten dio Atarian egindako hausnarketa estrategikoak, bere komunitateko kideak tartean sartuz. Hausnarketa parte-hartzaile honetan, Atariaren bizitzako eta funtzionamenduko hainbat gai eta elementuren inguruan hausnartu eta aztertu dugu, besteak beste: Proiektuaren definizioa eta balioak, helburu estrategikoak eta horiek gauzatzeko elementuak, parte hartzea eta erabakiguneak eta antolaketa ereduan moldaketak.

Hausnarketa estrategikoaren prozesua garatzeko, lehenik, entzute komunitarioko saio bat egin zen 2024ko iraila amaieran, eta ordutik, Atariako lan-taldeko zein Bazkideen Batzarreko kideekin parte-hartze saioak egin dira. Guzti honetatik ateratako emaitzak dokumentu batean jaso dira. Dokumentu honek, Atariaren datozen urteetako ibilbidea marrazten du eta plan estrategiko bat zehazteko beharrezko oinarriak ezartzen ditu.