
LABURREAN:
Proiektuaren izena: Bazkidetza politika definitzeko prozesu parte hartzailea Zabalduz kooperatiban.
Norekin elkarlanean: Zabalduz Kooperatiba
Proiektuaren urtea: 2025
Zabalduz kooperatiban bazkidetza politika definitzeko prozesua bidelagundu du Farapik. Izan ere, hazkuntza azkarra izan duen kooperatiba da Zabalduz eta bazkidetza politika berrikusi eta definitzeko beharra ikusi zuten. Horrela, 5 hilabeteko prozesu batean bi lan lerro nagusi landu ziren: bazkide berrien sarrera eta hauen jarraipen eredua; eta bestetik, bazkideen partaidetza eredua.
Prozesuan Talde eragile batekin lan egin da eta beharrezkoa izan denean talde zabalagoekin kontraste saioak egin dira lan talde zabalarekin. Horrela, kooperatibaren errealitatea oinarri, bazkideentzat eta egiturarentzat egolia eta errealista den eredua osatu da, beharrezko kontrasteekin. Farapin saioen prestaketaz gain, sistematizazio lana eta ereduak aurrera egiteko trensak sortzea izan da gure egitekoa, betiere partaidetzaren begirada txertatuz.
