
LABURREAN:
Proiektuaren izena: BDS Koop. Hausnarketa estrategikoan bidelaguntza
Norekin elkarlanean: BDS Koop-eko kideak
Proiektuaren urtea: 2024 abendua – 2025 martxoa
BDSkoop – Eraldaketa Fabrika Bidasoaldean Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzen duen elkartea da. Elkarteak 6 urte bete ditu jada eta ibilbide oparoa izan du denbora honetan lurralde eraldaketan.
Aldi berean, denbora honetan elkartearen Plan Estrategikoa berrikusteko beharra ikusi dute. Izan ere, edozein erakundek du, tarteka, bere egunerokotik burua altxa eta patxadaz hausnartzeko beharra, elkarrekin egindakoaren eta etorkizunean egin nahi denaren arteko ideiak partekatu eta adosteko.
Ariketa hau egiteko Farapitik prozesuaren bidelaguntza egin dugu: lau hilabeteko prozesua diseinatu dugu 3 tematika nagusiren baitan, saioak diseinatu ditugu, materialak prestatu eta saioetatik jasotakoa sistematizatu dugu. Horrela, BDSkoop-en zueden hainbat korapilo identifikatu eta zuzenean heldu zaie, kanpo aholkularitzak bermatzen duen espazio seguru batean.
