Egindako Lanak

Berdintasunaren aldeko Emakume Elkarteei eta Elkarte Feministei laguntza eta aholkularitza emateko laguntza teknikoa

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Berdintasunaren aldeko Emakume Elkarteei eta Elkarte Feministei laguntza eta aholkularitza emateko laguntza teknikoa, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako organoak sustatutako diru-laguntzen urteko deialdiaren esparruan

Norekin elkarlanean: EMAKUNDE – Emakumearen Euskal Erakundea

Proiektuaren urtea: 2025

EMAKUNDE – Emakumearen Euskal Erakundeak urtero emakume elkarteei eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko helburu esklusiboa duten irabazi-asmorik gabeko beste erakundeei zuzendutako dirulaguntza argitaratzen du, hauek sustatutako proiektuak eta elkarteak indartzeko. 2025ean, lehen aldiz, laguntza pertsonalizatuko zerbitzu bat martxan jarri da eskabideak aurkezteko epe horretan, proiektuen formulazioan laguntza jaso ahal izateko, baita deialdi berriarekiko sortutako zalantzak argitzeko eta aldaketa teknologikoetara egokitzeko prozesuan laguntzeko helburuarekin, eskatzaileei eta interesatutako kolektiboei babesa emateko asmoz.

FARAPItik, zerbitzua erabiltzeko interesa adierazitako pertsonei laguntza integrala eskaini diegu, deialdiari buruzko zalantzak argituz, haien kontsultak erantzunez, aurkeztutako proposamenak haiekin kontrastatuz eta EMAKUNDEk ezarritako balorazio-irizpideetara egokitzen lagunduz. Lan horretan laguntza teknikoa ere eman da plataforma digitalak erabiltzeko orduan, ulertzen baitugu kolektibo askorentzat oraindik ere erronka handia dela teknologia-ingurunean jardutea.

Zerbitzua eskabideak aurkezteko epe osoan zehar egon da, eta deialdian parte hartu nahi zuen edozein pertsonarentzat egon da erabilgarri. Ekimen berri honek harrera oso ona izan du erabiltzaileen artean; bereziki gertutasuna, irisgarritasuna eta zerbitzu honen erabilgarritasuna positiboki baloratu da.

FARAPItik zein EMAKUNDEtik, funtsezkotzat jotzen dugu zerbitzu hau etorkizuneko deialdietan mantentzea eta indartzea, elkarteen sare soziala sendotzeko, kolektibo hartzaileak benetan ahalduntzeko eta berdintasuna sustatzeko finantzaketa bilatzen duten proiektuen kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Prozesua irudietan:

Prozesuan ereindakoak: