
LABURREAN:
Proiektuaren izena: EBETE: Bazkidetza zabaltzeko eta kooperatiba antolaketa eta kudeaketa indartzeko prozesuan bidelaguntza
Norekin elkarlanean: EBETE
Proiektuaren urtea: 2024
Haurren eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragiteko baliabideak eta tresnak garatzea eta frogatzea bilatzen du Ebete kooperatibak. Horri begira, gurasoekin, irakasleekin, eskola orduz kanpoko jardueretako hezitzaileekin eta gazteekin lan egitea esperientzia luzea du kooperatibak.
Farapitik hausnarketa eta antolaketa kooperatiboko prozesu bat garatu dugu. Prozesu horri esker, batetik, kooperatibako bazkideak handitu ditugu; bestetik, kooperatibaren identitatea, ikuspegia, balioak eta lan-eremuetan duen posizioa findu eta indartu ditugu, eta, azkenik, aurrekoekin koherentea izango den funtzionamendu bat bermatuko duen antolakuntza berri bat definitu dugu.
Definizio estrategikoko prozesu horrekin batera, zenbait antolaketa- eta finantza-teknika eta -mekanismo sortu eta egokitu ditugu elkarrekin, funtzionatzeko modu berria ahalik eta eraginkorrena izan dadin.
