Egindako Lanak

Elhuyar Zientzia Unitatean webgunearen birpentsatzea eta lan fluxuen egokitzapena

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Elhuyar Zientzia Unitatean webgunearen birpentsatzea eta lan fluxuen egokitzapena

Norekin elkarlanean: Elhuyar Zientzia Unitatea

Proiektuaren urtea: 2024-2025

Elhuyar Zientzia Unitateak zientzia dibulgazioaren inguruko hausnarketa abiatu nahi izan du, eta honek besteak beste, haien web orria birpentsatzera eta diseinu berri bat egitera eraman ditu. Web orri berriaren diseinuak ordura arteko lan egiteko moduak egokitzea ekarri du eta horregatik lan taldearen partaidetza ezinbestekoa izan da prozesuan zehar.

Proiektuak fase eta zeregin ezberdinak izan ditu:

  • Elkarrizketa sakonak lan taldeko kideekin talde dinamika, erronkak eta beharrak sakonki ezagutzeko.
  • Talde Eragile baten sorrera eta jarraipena alor ezberdinetako ordezkariekin gai ezberdinak lantzeko: erantzun beharreko erronka sozialak, publiko helburua, web orri berriaren izaera eta ezaugarriak, negozio eredua, lan fluxuak…
  • Hausnarketa saio irekiak lan talde guztiarekin.
  • Jarraipena eta koordinazioa taldeko arduradunekin.

Prozesu honetan zehar Farapiko kideek bidelaguntza eta aholkularitza eman dute: prozesua diseinatuz, saioak dinamizatuz, jasotako informazioa sistematizatuz eta taldeko dinamikak elkarlanean oinarritutakoak izatea ziurtatuz.

2025eko urriaren 7an aurkeztu zuten web orria.