
LABURREAN:
Proiektuaren izena: Galdakaoko Santakrutz jaien genero-azterketa eta diagnostiko feminista parte-hartzailea.
Norekin elkarlanean: Galdakaoko Udala
Proiektuaren urtea: 2025
Galdakaoko Santakrutz jaiak genero begiradatik aztertu eta diagnostiko feminista parte-hartzailea garatu du Farapik, 2025eko jaien bueltan. Jaiak sinbologia eta erritualez josita daude, eta gure gizartearen eta honen antolamenduaren isla dira. Hargatik, jaiak genero ikuspegitik aztertu eta eraldatzea indar handiko ariketa izan liteke, gizarte-mailako eraldaketa handiagoak sustatzeko bidean.
Honen harira, Galdakaoko Udalak ere jaietan genero ikuspegia txertatzeko konpromisoa hartu du. Bide honetan, lehen urratsa, egun ematen dena aztertu eta erronka nagusiak identifikatzea izan da, eta horretarako diagnostiko bat osatzea, modu parte-hartzailean.
Hau osatzeko, bide ezberdinak jorratu eta teknika ezberdinak baliatu dira:
- Lanketa dokumentala eta datuen jasoketa: jaien egitaraua aztertzea, jaien antolaketa eta jaien bueltako parte-hartze datuak…
- Behaketak: jaien antolakuntza lanetako bileretan zein jaietako ekintzetan…
- Eztabaida taldeak: jaietako eragile ezberdinekin, udal ordezkariekin…
Jasotako informazio guztiarekin, diagnostiko txostena prestatu du Farapik, eta bertan identifikatutako erronka nagusiak eta etorkizunean lantzeko lan-ildo posibleak jaso ditugu.
