
LABURREAN:
Proiektuaren izena: Partaidetza kontseiluen genero azterketa
Norekin elkarlanean: Gipuzkoako udalerriak
Proiektuaren urtea: 2025
Herritarren partaidetzarako Kontseiluak askotariko gaiak lantzen dituzten partaidetza kanalak dira (gizarte ekintza, ingurumena, hirigintza,…). Gizarteko gainontzeko espazio politiko-sozialetan bezala, izaera androzentrikoa dute, eta nahiz eta gero eta emakume gehiagok parte hartzen ari diren, genero ikuspegia txeratzeko erronka dute.
2025 urtean zehar zenbait Kontseilutan egindako berdintasun azterketari esker, genero arrakalak identifikatu eta hauek gainditzeko proposamenak landu dira. Azterketa hau egiteko, abiapuntuko lan dokumentalaz gain, Kontseiluetan behaketak egin dira, eta baita Kontseiluetako idazkari eta teknikariekin lan saioak ere.
Behaketak oso baliagarriak izan dira egitura formaletik harago gelditzen diren dinamikak aztertu eta ondoren, teknikarien taldean partekatzeko; izan ere, teknikari hauek sentsibilizatzea eta berdintasuna sustatzeko jarrera proaktiboa izatea proiektuaren zeharkako helburuak ere izan dira.
