Egindako Lanak

Lesakan zaintza mahaia herritik pentsatzen

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Lesakako Zaintza Mahaia herritik pentsatzen

Norekin elkarlanean: Lesakako Udala

Proiektuaren urtea: 2025 Apirila-Abendua

2025eko apiriletik abendura bitarte, Lesakako herritarrekin gogoeta egin dugu herri zaintzaile bilakatzeko. Izan ere, herri mailan zaintza modu integralean lantzea beharrezko ikusten da eta horretarako gaiaz arduratuko den zaintza mahaia sortzeko bidea egin dugu herritar eta eragile ezberdinekin.  Farapitik aholkularitza eta bidelaguntza egin dugu prozesu honetan zehar.

Maiatzetik abendura bitarte 6 saio parte hartzaile egin ditugu galdera ezberdinei kolektiboki erantzuteko: Nola ulertzen dugu zaintza Lesakan? Zer litzateke Lesaka herri zaintzailea? Zein da gure helmuga? Zein funtzio bete beharko lituzke zaintza mahai batek? Zein pertsona eta eragilek parte hartu beharko lukete? Zein ekintza garatuko ditugu identifikatutako helburuak betetzeko?

Prozesutik hurrengo emaitzak lortu ditugu:

  • Lesaka herri zaintzailea zer den kolektiboki definitzea
  • Zaintza mahaiaren funtzioak zehaztea
  • Talde eragilea sortu eta Zaintza ekosistema izango denaren parte hartze sistema definitzea
  • 2026ko lan plangintza

Gainera, saioetan zehar landutakoa kalera ateratzea garrantzitsua zela ikusita, Zaintzak Karrikan! kale ekintza antolatu genuen. Bertan zaintzaren gaia kalera ateratzeaz gain, herritarrekin zaintza beharrak eta proposamenak kontrastatzeko balio izan zigun.

2026tik aurrera identifikatutako erronkei heldu eta plangintzari ekingo dio zaintza mahaiak.