Egindako Lanak

Oiartzungo ostalariak: arautegia hizpide

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Oiartzungo ostalariak: arautegia hizpide

Norekin elkarlanean: Oiartzungo Udala

Proiektuaren urtea: 2025

Oiartzungo udalak terrazen erabilerari buruzko arautegia egin nahi zuen eta horretarako, ostalaritza sektorearen partaidetza bilatu zuen.

Bi partaidetza saio diseinatu eta dinamizatu genituen, ordenantzaren atala aletu eta gai zehatzen inguruan gogoetatu eta erabakiak hartzeko. Besteak beste, ondorengo gaien inguruan sakondu genuen: espazio publikoaren erabilerak, instalazioak jartzeko irizpideak, baldintza teknikoak, mahai kopuruak eta tasak, eta prozedura eta epeak.

Saioak bukatutakoan, prozesuaren balorazioa egiteko eskatu genien partaideei, eta oso ondo baloratu zuten: asko eskertu zuten lankidetzarako espazio bat sortu izana eta entzunak sentitu ziren.

 

Irudia: Oarsoaldeako Hitza