Egindako Lanak

Partaidetza eta genero ikuspegiaren inguruko formakuntza Euskadiko GGKEen Koordinakundean

LABURREAN:

Proiektuaren izena: Partaidetza eta genero ikuspegiaren inguruko formakuntza Euskadiko GGKEen Koordinakundean.

Norekin elkarlanean: Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Proiektuaren urtea: 2026

Garapenerako gobernuz kanpoko euskal erakundeen (GGKE) koordinakundeeari barne egituren kudeaketan partaidetza eta genero ikuspegia txertatzeko formakuntza eskaini diogu Farapitik. Lau orduko saio batean teoria-hausnarketa eta praktika uztartu genituen hurrengo gaiak landu ziren, besteak beste:

  • Partaidetza erakundeetan
  • Partaidetza eraldaketa prozesu gisa
  • Horizontaltasuna eta botere harremanak
  • Bizigarritasuna erakundeetan
  • Bilerak eta partaidetza espazioak
  • Erabaki hartzea
  • Partaidetza teknikak: aukeraketa, moldaketa eta sorkuntza

Horrela, formakuntza gakoa izan zen erakundeko barne dinamiken inguruan hausnartu, mugak eta aukerak identifikatu eta aurrera begira estrategiak pentsatzeko.