
LABURREAN:
Proiektuaren izena: Tolosako energia komunitatearen sorrera prozesua
Norekin elkarlanean: Tolosako Udala eta Goiener
Proiektuaren urtea: 2025-2026
Tolosan Energia Berriztagarrien Komunitate bat eratzeko prozesua abiatu zuen udalak 2025 urtean. Farapik, Goienerrekin elkarlanean bideratu du prozesua.
2025 urtean 5 saio egin dira, eta 2026an beste bi egitea aurreikusten da. 15 kide inguruk hartu du parte prozesuan, eta prozesuko elementu nagusiak zehaztea lortu da, Energia Komunitatearen izena, izaera juridikoa, hasierako proiektuak, etab.
2026 urtean Energia Komunitatea herriratzeko ahalegina egingo da, eta horretarako, aurkezpenak eta atxikitze kanpainak egingo dira. Eta urte amaierarako, lehendabiziko instalazio fotoboltaikoaren obrarekin hastea aurreikusten dute.
Tolosako udalaren web-orrian prozesuko materialak eta aktak daude eskuragai: https://erabaki.tolosa.eus/processes/energiakomunitatea?locale=eu
