
LABURREAN:
Proiektuaren izena: Urdiaingo festak: Jai eredu berdinzaleago baterako prozesua
Norekin elkarlanean: Urdiaingo Udala
Proiektuaren urtea: 2025
2025ean, Urdiaingo Udalarekin elkarlanean, herriko jai eredua birpentsatzeko prozesu parte-hartzailea dinamizatu dugu Farapin. Aspalditik jaietako egitarauan finkatuta zeuden gizonen bazkariak, eta horien inguruko ohiturek, azken urteetan, herritarren artean desadostasunak eta tentsioak sortu dituzte. Egoera horren aurrean, Udalak urrats ausarta eman du, jaiak berritzeko bidean herritarren ahotsa eta inplikazioa ardatz dituen prozesu bat sustatuz.
Prozesuaren helburua izan da jai inklusiboago eta berdinzaleago baterako oinarriak jartzea. Bost hilabeteko epean, herriko talde eta eragile ezberdinekin lan eginez, diagnostikoa landu da, printzipio eta balio partekatuak adostu dira, eta jai eredu berri baten norabidea definitzen hasi da. Saio irekien eta komunikazio ekimenen bidez, komunitatearen parte-hartze aktiboa sustatu da, eztabaida heldu eta eraikitzaileetan oinarrituta.
Farapik prozesuaren ko-diseinua, dinamizazioa eta komunikazioa gidatu ditu, eta Udal Gobernuarekin lankidetza estuan aritu da momentu oro. Esperientzia honek erakutsi du gatazkez eta tentsioez harago, herritarren arteko elkarrizketak eta adostasuna bilatzea posible dela, eta bide horretan jaiek funtzio eraldatzaile eta bateratzailea izan dezaketela.
