Eskuartean

Egindako bideari begira: 2025eko gardentasun txostena

Urtero bezala, aurten ere Farapiren gardentasun txostena argitaratu dugu. Bertan, 2025ean egindako bidea partekatu nahi izan dugu: proiektuak, kontu ekonomikoak, lan-taldean izandako aldaketak, ikasitakoak eta datozen urteetara begira ditugun erronkak.

2025a ikaskuntzaz beteriko urtea izan da guretzat. 2024ko erronka ekonomikoaren ondoren, urteari zuhurtziaz ekin genion, bideragarritasuna zaintzeko hainbat neurri hartuta. Zorionez, hartutako erabakiek emaitza eman dute, eta urtea ekonomikoki ondo ixtea lortu dugu. Horrek erakutsi digu, beste behin ere, taldearen konpromisoa eta elkarlana direla gure indargune nagusietakoak.

Baina txosten honetan zenbakietatik harago ere bagoaz. Gure lan egiteko modua, bizigarritasunaren alde egiten dugun apustua, urtean zehar partekatu ditugun ezagutzak, egindako hausnarketak eta etorkizunera begira ditugun erronkak ere bildu ditugu. Izan ere, gardentasuna guretzat ez da kontuak erakustea bakarrik; proiektuaren barruan gertatzen dena zintzotasunez partekatzea ere bada.

Txostena irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. Espero dugu gure urteko ibilbidea ezagutzeko ez ezik, zuen hausnarketak ere pizteko baliagarria izatea.

Hona hemen txosten honetan topatuko duzuna:

  • Farapi kooperatibaren eta lan-taldearen izaera.
  • 2025. urtean zehar garatutako proiektuak.
  • Jasotako formakuntzak eta elkarbanatutako ezagutza.
  • Urteko kontuak: diru-sarrerak eta gastuak.
  • Gaur egun ditugun hornitzaileak.
  • Farapik parte hartzen duen sareak.
  • Eduki ditugun erronkak eta irakaspenak.

Ikusi hemen aurreko urteetan argitaratu ditugun gardentasun txostenak:

2024

2023

2022