Eskuartean

RenoVisor: birgaitze erraz, bidezko eta kolektiboak tresna digitalen bidez lantzeko tresna

RenoVisor Europar Batasunak finantziatutako ekimena da, 2025ean hasi eta 4 urteko iraupena izango du eta europako erakunde ezberdinekin elkarlanean garatuko da. Zehazki Euskal Herrian, Goiener eta Deustuko Unibertsitatearekin arituko gara elkarlanean.

Proiektu honen helburua etxebizitzen birgaitze energetikoak sustatzea da, eta horretarako, tresna digital berritzaile bat sortzea eta testeatzea izango da proiektuaren xedea. Tresna banakako etxebizitzetara, etxebizitza kolektibo eta Energia Komunitateetara egokituko da, bakoitzaren birgaitzerako beharrak kontuan hartuz.

Farapitik ko-sorkuntza prozesuan lagunduko dugu; izan ere, tresna benetan baliagarria izan dadin, aditu zein herritarren ahotsak entzun eta tresnaren diseinu prozesuan txertatu behar dira.  Azaroan ekingo diogu landa lana eta ko-sorkuntzaren lehen faseri.

Proiektuan bidelagun izango ditugu Forschungszentrum Jülich, Bauhaus Earth, Climate Media Factory, Universidad de Deusto, Universidad Pontificia Comillas ICAI-ICADE, DEN Design Entrepreneurship Institute, FEBEA – European Federation of Ethical and Alternative Banks and Financiers, Ecovision, GoiEner, Energie Samen eta Energie van Rotterdam.

HORIZON EUROPE – Klima, Energia eta Mugikortasuna programaren baitan finantzatutako proiektua.