PRIBATUTASUN POLITIKA

Pribatutasun politika honek webgune honetako datu pertsonalen tratamenduen inguruan informazioa eskaintzea eta interesdunei asistentzia emateko eskubideak deskribatzea du helburu, 2016ko apirilaren 27 ko 679/2016 (EB) Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko araua eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko, abenduaren 5eko,  2018/3 Lege Organikoarekin bat.

  1. TRATAMENDUAREN ERANZULEA

ELKARTEAREN IZEA: Farapi Koop. Elkartea

IFZ:  F20856092

Helbidea: Mundaiz bidea 10, 23.bulegoa, 20012 Donostia (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 003 585

Helbide elektronikoa: idazkaritza@farapi.eus

  1. INDARREAN DAGOEN LEGERIA

Farapi Koop. Elkarteak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  1. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena («DBEO»).
  2. Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa («DPBEDBLO»).
  3. Arau osagarriak eta garapen-arauak.

 

  1. WEBGUNEAK, APLIKAZIOAK ETA SARE SOZIALETAKO KANALAK

Farapi Koop. Elkartearen webgune ofiziala www.farapi.eus da eta Farapi Koop. Elkarteak sare sozialetan dituen kanal ofizial nagusiak hauek dira:

  • Instagram: https://www.instagram.com/farapikoop/
  • Mastodon: https://mastodon.eus/@farapikoop
  • LinkedIn: https://www.linkedin.com/company/farapikoop/
  • Facebook: https://www.facebook.com/farapikoop

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Farapi Koop. Elkartea-ren webgune ofizialei, erabili daitezkeen web edo mugikorren aplikazioei eta Farapi Koop. Elkartea-ren sare sozialetako kanal ofizialei «webgunea» deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

  1. HELBURUAK ETA LEGITIMAZIORAKO OINARRI JURIDIKOAK

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Farapi Koop. Elkartea-ren webgune, plataforma edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko, formulario, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak edo emandakoak, Farapi Koop. Elkartea-ren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Farapi Koop. Elkartea-ren webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

  1. Gure zerbitzuak eskaintzea eta kudeatzea.

Legitimazio-oinarri nagusia: zerbitzuak emateko datuen tratamenduaren beharra («kontratu-harremana» DBEO 6.1.b art.).

  1. Farapi Koop. Elkartea eta pertsona interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea, eta eskaerei erantzutea.

Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a art.).

  1. Farapi Koop. Elkartea kudeatutako jarduerei buruz eta kooperatibak parte hartzen duen jarduerei buruz informatzea eta zabalkuntza ematea; webgunea, plataforma eta sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; interesdunen irudiaren tratamendua; Farapi Koop. Elkartea-rekin zerikusia duen jarduerekin, prozesuekin eta enpresari lotutako informazio-komunikazioak eta komunikazio komertzialak bidaltzea.

Legitimazio-oinarri nagusia: Goienerren legezko interesa (DBEO 6.1.f art.).

  1. KONTSERBAZIO EPEA

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabilitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira. Epe orren ondoren, ezabatu egingo dira, eta konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak hartuko dira.

  1. SEKRETU EGINBEHARRA

Farapi Koop. Elkartea erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Datu pertsonalak deskribatutako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkie hirugarrenei beste ezertarako utziko, berariaz eta idatziz eskatzen ez baduzu behintzat.

Arau orokor moduan, zerbitzuen jardutean zehar jasotako eta/edo tratatutako datu pertsonalak Farapi Koop. Elkartea-k ez ditu hirugarrenekin trukatu eta transferituko, salbu legez horretara behartuta bagaude.

Hala ere, gerta daiteke datu jakin batzuk hirugarrenei jakinarazi behar izatea eskatutako zerbitzuak behar bezala kudeatu edo gauzatzeko (adibidez, proiektu berean esku har dezaketen zuzeneko kolaboratzaileei datuak jakinaraztea, edo erakunde kontratatzaileak diagnostikoak, planak edo azterlanak egiteko, azterketa, diagnostiko edo planak egiteko informazioa biltzeko, aztertzeko lagin bat bildu behar denean). Kasu hauetan, Farapi Koop. Elkarteak datuak hirugarren horiei jakinarazi eta/edo transferitu ahal izango dizkie, eta horiek, nolanahi ere, Farapi Koop. Elkartea-k ezartzen dituen konfidentzialtasun-betebehar berberak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, datu pertsonalak babesteko araudia bete beharko dute.

Farapi Koop. Elkartea-ko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.

  1. DATU PERTSONALAK BILTZEA

Farapi Koop. Elkartea-k ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat formulario erabiltzeko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman formularioa, cv-a bidaltzeko, e.a.), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Farapi Koop. Elkartea-k erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Bestalde, gure zerbitzuak gauzatzeko, ikerketa, diagnostiko edo planak egiteko herritarren edo erabiltzaileen parte-hartzea beharrezkoa denean, erabiltzaileen ohituren, iritzien eta bestelako datu pertsonalei buruzko informazioa bilduko da. Ahal dela, informazio hau modu anonimoan jasoko da, datu horiek aztertzeko helburu bakarrarekin, gure zerbitzua kontratatu gaituenarentzat (udala, aldundia, enpresa pribatuak) eskuragarri jartzeko. Nolanahi ere, informazioa zerbitzuaren erabiltzaile batek edo egindako prozesuetan parte hartzen duen pertsona batek ematen duenean, formularioetan jasoko da, eta bertan jasoko da datu pertsonalak ematen dituen pertsonaren eskubideei buruzko informazio egokia.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) bidaltzen edo txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Farapi Koop. Elkartea-k ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Farapi Koop. Elkartea-k ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Farapi Koop. Elkartea-k datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidaltzen bada, aplikazioak edota gune pribatuak erabiltzen badira edo Farapi Koop. Elkartea-k eskainitako edozein zerbitzua erabiltzen bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

Zertarako biltzen ditugu zure datuak?

Farapi Koop. Elkarteak datu hauek bilduko ditu hurrengo helburu hauekin:

  • Gure zerbitzuak eskaintzea eta kudeatzea
  • Farapi Koop. Elkartea-k egindako jardueren berri ematea eta hauek zabaltzea.
  • Farapi Koop. Elkartea kontratatu izan den prozesu edo zerbitzuak gauzatzeko (bereziki diagnostikoak, planak, azterlanak, ikerketak eta abar egiteko, aztertu behar den informazioa jasotzeko). Ondoren, informazio pertsonala modu anonimoan tratatuko da.
  • Webguneen eta gure sare sozialen kudeaketa eta erabilera aztertzea

 

  1. ADIN-TXIKIKOEN DATUAK

Farapi Koop. Elkartea-k eskaintzen dituen zerbitzuak ez daude bereziki adin-txikikoei zuzenduta. Nola nahi ere, proiektu batzuk gauzatzeko, beharrezkoa da adin-txikiko haur eta nerabeen parte hartzea, baita gu kontratatu gaituzten ekintzak edo proiektuak berak adingabeei zuzenduta egotea. Kasu hauetan, Farapi Koop. Elkartea-k gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna eskatuko luke parte hartzeko, datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, hauien datuak tratatzeko.

Farapi Koop. Elkartea-k, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatze du.

Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eskuragarri dago, baita Datuak Babesteko Agentzia Españolean ere.

  1. ERREGISTROAK ETA HARPIDETZAK

Farapi Koop. Elkartea-k ez du informazio-buletin edo antzeko zerbitzuen harpidetzak. Hala ere, etorkizunean izango balitu, informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, idazkaritza@farapi.eus helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den «baja eman» edo «unsuscribe» mekanismoa erabiliz.

  1. KURRIKULUMAK

Farapi Koop. Elkartea-k webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez kurriculuma bidali badiguzu, zure datuak enpresaren tratamendu sisteman gordeko dira.

Zure datuak etorkizuneko langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

  1. SARE SOZIALETARAKO ETA WEB KANALETARAKO ESTEKAK

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake (esate baterako, Instagram, Mastodon, Facebook edo LinkedIn). Farapi Koop. Elkartea-k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Farapi Koop. Elkartea-rekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Farapi Koop. Elkartea-ren menpe.

  1. FARAPI KOOP. ELKARTEAREN PRESENTZIA SARE SOZIALETAN

Farapi Koop. Elkartea-k Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, kooperatibarekin edo haren jarduerarekin lotutako prozesuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Farapi Koop. Elkartea-ren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Farapi Koop. Elkartea-k erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, kooperatibarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Farapi Koop. Elkartea-ri eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Farapi Koop. Elkartea-k sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Farapi Koop. Elkartea-ren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo bestelako materialak) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Farapi Koop. Elkartea-k duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Farapi Koop. Elkartea-k ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak, Farapi Koop. Elkartea-k alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu.

Nahiz eta Farapi Koop. Elkartea-k Facebook, Instagram, Mastodon eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen dituen, horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik duenik.

Farapi Koop. Elkartea-k sare sozialen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea aldarrikatzen du. Farapi Koop. Elkartea-k edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan «atsegin dut» sakatzean, erabiltzaileak bere datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea onartzen du alde batetik, Farapi Koop. Elkarteak bere kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea onartzen du bestetik, baita kooperatibak argitaratutako albisteak eta promozioak bere abisu eta jakinarazpenetan agertzea ere.

Erabiltzaileak Farapi Koop. Elkartea-ren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin beharko du.

  1. SEGURTASUN NEURRIAK

Farapi Koop. Elkartea-k, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legedia.

Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, hauek Farapi Koop. Elkartea-ren erantzukizunpekoak ez direlarik.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

  1. SEGURTASUN URRAKETA

Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Farapi Koop. Elkartea-ri konfidentzialtasuna arriskuan jartzen duen edozein egoerari buruzko edozein gorabehera, segurtasun-urraketa, sarbide okerra edo baimendu gabea. Jakinarazpena egiteko 943 00 35 85 telefono zenbakia edo idazkaritza@farapi.eus helbide elektronikoa erabili ditzake gurekin harremanetan jartzeko.

  1. INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Erabiltzaileak beren datuak ikusi, zuzendu, ezereztu, tratamendua mugatu, tratamenduari aurka egin eta portabilitatea eska dezake, baita bere baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko zaio Farapi Koop. Elkartea-ri, hurrengo bitartekoak erabiliz:

  • Eskutitza: Mundaiz Bidea 10, 23. Bulegoa – 20012 Donostia (Gipuzkoa)
  • Telefonoz: 943 00 35 85
  • Helbide elektronikoz: idazkaritza@farapi.eus

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten (NAN, AIZ, edo antzekoa) kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari baten bitartez egiten bada, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko da.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez egonez gero, edo erreklamazio bat jarri nahiko balitz, kontrol aginte eskudunera jo daiteke, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

  1. INDARRALDIA ETA ALDAKETAK

Farapi Koop. Elkartea-k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Farapi Koop. Elkartea-k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du.

Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Farapi Koop. Elkartea-k gomendatzen du aldiro sartzeko pribatutasun-politika honetara.

  1. JURISDIKZIOA

Farapi Koop. Elkartea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Farapi Koop. Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Gipuzkoako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Farapi Koop. Elkartea-k Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

  1. INFORMAZIO GEHIAGO

Pribatutasun-politika orokorrari eta segurtasun-politika orokorrari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, esteka bakoitzaren bidez deskargatu ahal izango da informazioa.