Egindako Lanak

Barne araudi feminista formakuntza AEKn

LABURREAN:

Proiektuaren izena: AEK-ko barne araudian ikuspegi feminista txertatzeko formakuntza

Norekin elkarlanean: AEK

Proiektuaren urtea: 2025

AEK-ko kudeatzaile taldeari zuzendutako 3 orduko barne formakuntzan, ikuspegi feminista AEKren barne araudian nola txertatu lantzea izan zen ardatz nagusia.

Saioan zehar, barne araudiaren atalak gaur egun zein begiradatik aztertzen diren eta etorkizunean zein begiradatatik begiratu nahi diren kolektiboki hausnartu zen, feminismoa erakundearen barruan zer den definitzen saiatuz. Halaber, ikuspegi feminista barne araudian integratzeak dituen mugak, zailtasun eta kontraesanak identifikatu ziren, erakundearen eguneroko funtzionamenduan eraldaketa erreal eta koherenteak sustatzeko abiapuntu gisa.