
LABURREAN:
Proiektuaren izena: II. HIKA TOPAKETA
Norekin elkarlanean:: UEU, Zirhika mugimendua eta Badihardugu euskara elkartea
Proiektuaren urtea: 2025eko azaroa
2025eko azaroaren 8an Euskal Herriko II. Hika topaketa ospatu zen Markina-Xemeinen. Udako Euskal Unibertsitateak, Zirhika mugimenduak eta Badihardugu euskara elkarteak antolatuta, Euskal Herrian Hitanoan adituak, arituak eta eragileak diren pertsonak elkartu eta hausnarketa partekatua egitea izan dute helburu.
Lehendabizi, askotariko ikuspegi eta esperientziak azaldu ziren, hitzaldi formatuan udalerri eta komunikabide ezberdinen esperientziak ezagutzeko aukera egon zelarik. Ondoren, elkar ezagutza sustatu, ikaspenak partekatu eta saretzea bultzatzeko dinamikak egin ziren. Dinamika hauek diseinatu, prestatu eta bideratzea izan zen, hain zuzen ere, Farapiren lana, baita hausnarketa guztiak jasotzea ere.
II. Hika topaketa hauetan bereziki hiru gai nagusi izan ziren eztabaidagai lan taldeetan: hika eragileentzako plataforma partekatua, hika irakasleak eta ikastaroak eta hitanoa sustatzeko sentsibilizazioa. Gai hauen inguruan eztabaidatu zuten 40 bat lagunek Markina-Xemeinen.
Topaketak esperientzia berriak ezagutu, saretu eta etorkizuneko erronkak eta hauei heltzeko proposamenak identifikatzeko balio izan zuen.
