
LABURREAN:
Proiektuaren izena: Hezkuntzako Marko Orokor berria ikastola ezberdinetan ezartzeko aholkularitza zerbitzua eskainiko duten aholkulariak eta lan taldea partaidetza metodologietan trebatu eta ahalduntzeko formakuntza prozesua.
Norekin elkarlanean: Ikastolen Elkartea
Proiektuaren urtea: 2025
Hezkuntzako Marko Orokor berria ikastola ezberdinetan ezartzeko aholkularitza zerbitzua eskainiko duten aholkulariak eta lan taldea partaidetza metodologietan trebatu eta ahalduntzeko formakuntza prozesua eskaini dio Farapik Ikastolen Elkarteari.
Lanketa hau bi mailatan garatu da. Alde batetik talde osoarekin, Talde dinamizazioan eta eraldaketa prozesuak diseinatzeko gakoak diren elementuak eta teknikak landu ditugu. Bestetik, aholkularitza taldeari zuzeneko aholkularitza eskaini diogu.
Gehiago zehaztuz, formakuntza prozesu honetan hurrengo gaiak landu ditugu:
- Partaidetza metodologiaren oinarrizko markoa eta begirada ezagutzea. Prozesuen begirada eta sujetuak erdigunean jartzearen garrantzia.
- Lan-saio eta bileren diseinu egokia nola egin lantzea (kontuan izan beharreko ezaugarriak, helburuen araberako bilera motak…).
- Helburu ezberdinak lantzeko dinamika motak eta tresnak ezagutzea eta lantzea (erabakiak hartzekoak, ideiak sortzekoak, lehentasunak jartzekoak…).
- Talde kohesiorako eta talde zaintzarako begirada eta teknikak lantzea.
- Denboraren kudeaketa egokia eta efizientzia lantzeko teknikak.
- Partaidetza erreal bat sustatzeko, taldeen aniztasuna eta denen parte hartzea nola landu.
- Taldean eta parte hartzerako garaian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna nola sustatu eta emakumeen ahalduntzea nola bultzatu.
- Aholkulari figurek, Hezkuntza Marko orokor berria ikastola ezberdinetan aplikatzerako garaian topa ditzaketen behar, zeregin edo zailtasunen inguruan hausnartzea.
- Hauek lantzeko zein erresistentzia posibleak gainditzeko, teknika eta begirada propioak lantzea eta taldean adostea.
- Hezkuntza Marko Berriaren aplikazioa ikastoletan nola egingo duten zehazki elkarrekin diseinatzen hastea eta adostea (fase eta urrats nagusiak, egitekoak…).
