Lan Esparruak

Erakundeen eraldaketa

Farapin, enpresen erantzunkidetasun soziala ikuspegi integral batetik lantzen dugu, barrura zein kanpora eragiten duena. Esperientziak erakusten du kultura eta jardunbide sozial arduratsuen aldeko aldaketek enpresa-proiektua sendotu, langileen inplikazioa handitu eta prozesu produktiboak hobetu ditzaketela. Horregatik, enpresetan erantzunkidetasun soziala sustatu eta garatzeko bidelagun izan gaitezke, ikuspegi estrategiko eta parte-hartzaile baten bidez.

Gainera, lan-eredu bizigarriak eta ekonomia sozial eraldatzailea dira gure jardunaren beste ardatz nagusiak. Enpresa eta erakunde osasuntsu, bizigarri eta bideragarriak eraikitzeko tresnak garatzen ditugu, eta enpresa tradizionalak eredu kooperatibo eta sozialki eraldatzaileetara igarotzen laguntzen ditugu. Tokiko sistema kooperatiboak indartuz eta aliantzak sustatuz, ekonomia bidezkoago eta iraunkorrago baten alde egiten dugu.

Udalak ere bidelaguntzen ditugu, udal barruko gobernantza-ereduak aztertzeko (erabaki hartzeak, sailen arteko koordinazioa, gardentasuna eta parte hartzea…) eta hobetzeko prozesuetan. Aldi berean, herritarrek erabaki publikoetan modu egituratuan parte har dezaten udaleko parte-hartze sistema integrala elkarrekin diseinatzeko prozesuak ere bidelaguntzen ditugu.

Hona hemen Farapin bidelaguntzen ditugun erakundeen eraldaketako prozesu batzuk:

  • Barne antolaketa eta kudeaketa indartzeko prozesuak
  • Barne kohesioa eta elkar-lana sustatzeko prozesuak
  • Erakunde bizigarriak lantzeko prozesuak
  • Enpresen egiturari buruzko hausnarketa eta hauek eraldatzeko prozesuak
  • Hausnarketa eta plan estrategikoko prozesuak
  • Aholkularitza integrala
  • Ko-diseinu prozesuak
  • Barne araudia lantzeko prozesuak ikuspegi feministatik
  • Berdintasuna eta indarkeria lantzeko barne plan eta protokoloak enpresetan
  • Erakide tresnaren aplikazioa

Aholkularitza integrala

Erakunde, administrazio publiko eta enpresei bidelaguntza eskaintzen diegu, osotasunetik eta begirada estrategiko zein integral batetik, lan ildo ezberdinen inguruan: gobernantza eta antolaketa-ereduak, parte-hartze sistema integralak…

Erantzukidetasun soziala

Erakundeen eraldaketarako, ekonomia sozial eraldatzailea da gure oinarria. Lan eredu bizigarriak eta erantzunkidetasun soziala bultzatzen ditugu, eredu kooperatibo, sozialki eraldatzaile eta feministak sortuz.

Antolaketa ereduak eta barne-egiturak

Barne hausnarketa estrategikoa, antolaketa eta kudeaketa ereduen birpentsatzea (lan eta funtzio banaketak, erabaki hartzeak, botere harremanak), zein ko-diseinu ariketak bultzatzen ditugu.

Barne gobernantza eta parte-hartze sistemak indartzen laguntzen dugu

Ikusi egin ditugun azken proiektuak:

Zure herri, erakunde edota taldean ekonomia sozial eraldatzaileko prozesu bat abiatu nahi duzu?